Baso aprobetxamendua salgai Arruazun

Guaixe 2025ko eka. 12a, 11:43

Arruazuko eta Aralarko ikuspegia. ARTXIBOA

Aralarren dago, Guardetxetik gertu.

Arruazuko Udalak, enkante bidez, baso aprobetxamendua saltzeko deialdia egin du. Pagoz osatutako lotea Aralarren dago Guardetxetik gertu, zehazki Elurmenta, Aubigaña, Aubiakosare, Pittinarri eta Debata parajeetan. Loteak 2.384,3 metro kubikoko egur bolumena du guztira. Aprobetxamenduagatik udalak 38.149,19 euro eskatzen ditu. Hura eskuratzen interesa duen enpresak hilaren 19ra arteko epea du eskaintza aurkezteko.