egitaraua

Arruazuko San Pedrora erromeria, festei hasiera emateko

Guaixe 2025eko ekainaren 27a

2024ko Arruazuko festak. ARTXIBOA

Ekainaren 27tik 30era, ostiraletik astelehenera, ospatuko dituzte festak arbazuarrek. 

Ekainaren 29an San Pedro eguna izanen da, eta Arruazun sainduaren omenezko festak ospatuko dituzte ekainaren 27tik 30era, ostiraletik igandera. Lehenengo egunean San Pedro ermitaren inguruan elkartuko dira arbazuarrak, festei hasiera emateko; baserritarrez jantzita joateko deia egin dute. 

2025eko Arruazuko San Pedro festak

Ekaina 27 ostirala

15:00 Norberak bere etxeko ataria garbitzea.

18:00 Suziria, Herriaren Etxetik.

18:30 Meza, San Pedro baselizan.

19:00 Merendua, San Pedro.

20:00 2024an jaiotakoei zapien banaketa.

21:00 Zezensuzkoa txikiendako.

21:30 Arbazuko Zortzikoa, plazan.

22:00 Afaria Itur Gain elkartean.

00:20 – 04:30 Kaixo taldearekin dantzaldia eta jauziak

Ekainak 28 larunbata

17:00 Haurrendako jolasak Dindaiarekin, elkarte atzekaldean.

18:00 – 20:00 Elektrokela Elektrotxarangarekin etxez etxe parranda.

20:00 Gazta eta ardoa, haur parke parean.

20:00 – 21:30 Trikiteens taldearekin dantzagarriak.

21:30 Zezensuzkoa txikiendako.

00:30 – 03:30 Trikiteens taldearekin zirriak eta irriak.

Ekainak 29 igandea

12:00 Meza santua.

12:30 – 14:30 Haur parkea.

15:00 Herri bazkaria, frontoian.

16:30 -17:30 Haur parkea.

18:00 Ubelde jaitxiera Koxkotik Ubeldetxabalera.

19:00 Haurrendako txokolatea.

19:30 – 21:00 Fidel Show gizon orkestra.

20:00 Gazta eta ardoa Ostatu ondoan.

21:00 Zezensuzkoa txikiendako.

22:00 Herri parrillada, plazan.

00:30 – 03:30 Fidel Showrekin disko jartzaile festa.

Ekainak 30 astelehena

15:00 Herri paella zuhaizpean.

18:30 Betiko Bingoa.

20:00 Gazta eta ardoa fronti aurrean.

21:00 Zezensuzkoa txikiendako.

22:00 Herri parrillada, frontoian.