Arruazuko festetan zopa edo txipi-txapa txapelketa jokatu zen ubeldean. Lau bat urte ziren jokatzen zena, eta adin guztietako arbazuarrek parte hartu zuten. Maria Joakina izan zen atzera ere irabazlea. Festetan, estreinakoz, Ubeldiaren Jeitsiera Txalupaz ospatu zen. Denetariko materialekin egindako dozena bat txalupek parte hartu zuten eta ikuskizun ederra eman zuten. Ur maila oso baxua zenez, txalupak ibiltzeko jendearen pasarako harrietan uharka modukoa egin behar izan zuten.
