Arruazuko dermioan, Uharte Arakilerako norazkoan, auto istripua izan zen atzo 13:25ean. Autoa bidetik atera eta irauli zen. Ondorioz 20 urteko bi gazte larri zauritu ziren. Gizonak politraumatismoa izan zuen eta bere egoera erreserbatua da; helikopteroz eraman zuten Nafarroako Unibertsitate Ospitalera. Emakumeak polikontusioak eta traumatismo kraneoentzefalikoa zituen, eta pronostiko erreserbatua.
Larrialdi dispositiboan Altsasuko suhiltzaileak, Bizi Euskarri Aurreratuko anbulantzia bat, Oinarrizko Bizi Euskarriko beste bat, helikoptero medikalizatua. Azken horrek Lakuntzan hartu zuen lur. Foruzaingoaren patruilak izan ziren ere, eta haiek arduratu ziren diligentziez eta trafikoa arautzeaz eta NA-2420 errepidetik bideratzeaz. Autobia, atzera ere, 15:00etan ireki zuten berriro.