Hiru zigor autobian zebilen gidariari

Guaixe 2025eko urriaren 1a

Foruzaina gidariari isuna jartzen. FORUZAINGOA

Besteak beste ibilgailuak ez zuen asegururik ezta IATrik, eta gidariak positiboa eman zuen kokainan.

Foruzaingoak furgoneta bat geldiarazi zuen Sakanako Autobian (A-10), Arruazu parean. Altsasuko polizia etxeko patruila bat egiaztatu zuen furgonetak asegururik (1.500 euroko isuna) eta azterketa teknikorik (200 euro) ez zuela. Gainera, gidariari salaketa jarri zioten drogen eraginpean gidatzeagatik (1.000 euro eta gidabaimeneko 6 puntu galtzea), Argentinako gidabaimenaren truke agiria ez izateagatik (200 euro) eta ibilgailuaren dokumentazioa ez eramateagatik (60 euro). Gainera, ibilgailuak ere pneumatikoak zituen egoera txarrean (200 euro), eta zepo batekin ibilgetu dute gertakarien lekuan. Guztira isunetan 3.160 euro ordaindu beharko ditu gidariak.