AHT ibilbide proiektua

AHTk alternatiba duela azaldu dute

Guaixe 2026ko otsailaren 23a

Arbazuarrak azalpenak entzuten. UTZITAKOA

Ministerioaren eta plataformaren planen berri eman dute. Eta alegazioak aurkezteko aukera jakinarazi dute. 

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Iruñea-Altsasu tarteko informazio azterlana jendaurrean jarri du Ministerioak. AHTren egitasmoaren ibilbideren, izango lituzkeen eraginen eta tren publiko eta sozialaren alternatibaren berri emateko batzarra izan zen Arruazun otsailaren 14an. Udaletxeko ganboikoan Gorka Ovejero Ganboa alkatea eta Sakana Trenaren Alde plataformako kide batek eman zituzten azalpenak.

Ministerioaren azterlanean bi trazadura aukera daude Sakana erdialdean, eta biek Arruazuri eraginen liokete. Iparraldeko aukera Aralar mendiari nahikoa itsatsita egonen litzateke. Trazadura horrek Arruazuko 58.339 m2 lur azalera ukituko luke. Hegoaldekoa, berriz, Uharte Arakildik Arruazuko dermiora sartzeko 144 metro luzeko tunela eginen lukete. Arruazu hegoaldean, Beriain magalean dagoen basoaren aurrean 389 metroko luzera duen tunela aurreikusi dute. Horren ondoren trazatuak hegoalderantz egiten segituko luke. Trazadura horrek, berriz, 77.984 m2 lur azalerari eraginen lioke. 

Alkateak azaldu zuenez, udalak alegazioak aurkeztu ditu. Eta arbazuarrak gauza bera egitera animatu zituen. Idatziak sinatzeko martxoaren 6ra arteko epea dagoela gaztigatu zuten. Bestalde, Altsasun martxoaren 14an, 18:00etan, eginen den manifestazioan parte hartzera deitu zuen plataformako kideak.