Arruazuk badu ordezko bake epailea

Guaixe 2026ko maiatzaren 28a

Arruazuko herriko etxea. ARTXIBOA

Udalak, aurretik, osoko bilkuran hautatu zuen.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak  bake epaileak izendatu zituen maiatzaren 4an egindako bileran. Izendapenen artea Arruazuko ordezko bake epailea dago. Ardura hori Iban Zafra Capapayk izanen du. Arruazuko Udalak osoko bilkuran hautatu ondoren berretsi du auzitegiak izendapena.