Sakanako Autobian (A-10), Arruazu dermioan, auto istripua izan zen atzo goizean, garagarrilak 21. Uharte Arakilgo noranzkoan zihoan auto bat bidetik atera eta babes hesiaren kontra jo zuen. Ezbeharraren ondorioz, autoko gidaria zen gizonezkoak zauri arinak izan zituen. Baina ez zuen mediku laguntzarik behar izan.