egitaraua

Hemen dira Arruazuko festak

Guaixe 2026ko ekainaren 26a

2025eko Arruazuko festak. ARTXIBOA

Ekainaren 26tik 29ra ospatuko dituzte arbazuarrek San Pedro festak. 

Suziria piztu ondoren San Pedro ermitara joanen dira, ekainaren 26an, ostirala, arbazuarrak, festei hasiera emanez. Astelehenera arte iraunen dute festak, sainduaren eguna. 

2026ko Arbazuko San Pedro festak

Ekainak 26 ostirala

15:00 Etxeko ateriak garbitu.

18:00 Suziria, herriaren etxean.

18:30 Meza, San Pedro baselizan.

19:00 Merendua, San Pedron. Oharra: baserritarrez jantzi.

20:00 2025ean jaiotakoei zapien banaketa.

21:00 Zezensuzkoa txikiendako.

21:30 Arbazuko Zortzikoa, herriko plazan.

22:00 Afaria, Itur Gain Elkartean.

00:30 – 03:30 Erromeria taldearekin datnzaldia eta jauziak.

Ekainak 27 larunbata

16:30 – 17:30 Haurrendako jolasak Dindaiarekin, elkartearen atzealdean.

18:00 – 20:00 Elektrozarata elektrotxarangarekin etxez etxe parranda.

20:00 Gazta eta ardoa haurren parke parean.

20:00 – 22:00 Erromerian taldearekin dantzagarriak.

21:30 Zezensuzkoa txikiendako.

00:30 – 04:30 Ahantzi erromeria taldearekin zirriak eta irriak.

Ekainak 28 igandea

12:00 Meza.

12:00 – 14:00 Haurrendako puzgarriak.

15:00 Herri bazkaria, frontoian.

16:00 – 18:00 Haurrendako puzgarriak.

18:00 Ubelde jaitsiera Koxkotik Ubeldetxabalia.
19:00 Haurrendako txokolatea.

19:00 – 21:00 Fidel Show gizon orkestra kontzertua.

20:00 Gazta eta ardoa, ostatuaren ondoan.

21:30 Zezensuzkoa txikiendako.

22:00 Herri parrillada, plazan.

00:30 – 03:30 Fidel Showrekin disko jartzailea.

Ekainak 29 astelehena

15:00 Herri paella, zuhaizpien.

17:00 – 18:30 Pantxorekin doinu mexikarrak.

20:00 Gazta eta ardoa, frontoiaren aurrean.

21:30 Zezensuzkoa txikiendako.

22:00 Herri parrillada, frontoian.