Sargori nahiz ekaitz, Arruazun festa eta dantza

Guaixe

Arruazuarrek bero sargoriarekin hasi zituzten festak, San Pedro ermitako erromerian. Arruazuko zortzikoa, afari eta bazkari oparoak, gazteen erronda eta haurrendako puzgarriak bero itzelarekin egin ziren, ur zipriztingailuak eta abanikoak ezinbestekoak zirela. 

Ekaitzaren eztandagatik ibai jaitsiera festen azken egunera atzeratu da, herri paellaren ondoren egingo dena.