Duela 25 urte...

Arruazuren etorkizuna

Guaixe 2026ko uztailaren 21a

Arbazuar gazteak. ARTXIBOA

Hiru gaztetxoren iritziak jaso zituen Guaixek.

Tximooneko Sandra, Lazkooneko Ane eta Mestrubeneko Xabierrek 11 eta 13 urte artean zituzten. Haien desira eta egitasmoen berri eman zioten Guaixeri. Ikastolaz aparteko eskolaz kanpokoez, nola olgatzen ziren azaldu zuten. Uden olgatzeko Arruazun igerilekua nahi lukete, eta parke bat, baita denda ere. Xabierrek harakina izan nahi zuen, Sandrak zalantzak zituen baina ile-apaintzaile izatea gustatuko litzaiokeela esan zuen, eta Anek ez zekiela.