Nafarroako tokiko prentsa Arruazun bilduko da

Guaixe

Nafarpres IV. Jardunaldiak Otsagin ospatu ziren. UTZITAKOA

Urriaren 29an, osteguna, Nafarpres V. jardunaldiak, III. Sariak eta II. Eskola Lehiaketa Sariak izanen dira Arruazuko herriko etxean. 

Nafarpres Nafarroako Tokiko Prentsaren Elkarteak V. jardunaldiak antolatu ditu urriaren 29an, osteguna, 16:30etik aurrera, eta aurten, Guaixe Fundazioaren eskutik eta Arruazuko udalari esker, Sakanan ospatuko da; hain zuen, Arruazuko herriko etxeko ganbaran izanen da Nafarroako tokiko prentsaren topaketa. Bertan, tokiko prentsaren eta landa eremuaren inguruan hausnartzeko hitzaldiak, solasaldiak eta mahai ingurua izanen dira, eta ondoren III. Nafarpres sarien banaketa eta II. Eskola Lehiaketaren sarien banaketa izanen dira. Amaitzeko, talde argazkia eta parte hartzaileendako eta bertaratuendako auzatea izanen da.