Nafarpres Nafarroako Tokiko Prentsaren Elkarteak V. jardunaldiak antolatu ditu urriaren 29an, osteguna, 16:30etik aurrera, eta aurten, Guaixe Fundazioaren eskutik eta Arruazuko udalari esker, Sakanan ospatuko da; hain zuzen, Arruazuko herriko etxeko ganbaran izanen da Nafarroako tokiko prentsaren tokapeta. Bertan, tokiko prentsaren eta landa eremuaren inguruan hasunartzeko hitzaldiak, solasaldiak eta mahai ingua izanen dira, eta ondoren II. Eskola Lehiaketaren eta III. Nafarpres sarien banaketa izanen dira. Lehenengo aldiz Lakuntzako ikastetxe batek parte hartu du eskola lehiaketan, eta Guaixe Komunikazio Taldea elkarrizketa onenari kategorian finalista da. Ekitaldiarekin amaitzeko, talde argazkia eta parte hartzaileendako eta bertaratuendako auzatea izanen da.
Nafarroako Tokiko Prentsaren Elkarteak bere baitan herrialdeko hamaika komunikazio proiektu elkartzen ditu: Calle Mayor, Valdizarbe, Mailope, Plaza Nueva, Donibane, Entreto2 Tierra Estella, Merindad, Mendixut, Ttipi-Ttapa eta Guaixe komunikazio taldea. Jardunaldiaren helburu nagusia Nafarroako tokiko prentsa ikusaraztea da, baita komunikazioaren sektoreko profesionalendako topaleku izatea ere, batez ere tokiko prentsarekin lotura dutenendako.
