Sakanako Autobian (A-10), Arruazuko dermioan, auto bat bidetik atera zen larunbat arratsaldean, azaroak 21. Istripuaren ondorioz pertsona batek min hartu zuen eta bere osasun egoera ebaluatzeko Etxarri Aranazko osasun etxera eraman zuten. Hango medikua eta erizaina, Altsasuko parkeko suhiltzaileak eta foruzainak joan ziren ezbeharraren tokira. Azken horiek arduratu ziren istripuaren ikerketaz.