Giro ederrean joan zen gaztaina mozte eguna

Guaixe 2007ko azaroaren 14a

Nola egiten zenGaztainak biltzen hasi aurretik, gaztaina mozte eguna herriko nagusiek nola egiten zuten gogoratu zuten. Batzuk bergogoratu eta txikienek jakin zuten garai batean, gaztainak ontzen ziren momentuan, basoa ixten zutela, pertsonek eta abereek gaztainak ez jateko. Horretarako bi guarda edo iguaraitxikiak kontratatzen zituzten. Gaztainak ontzen zirenean, aguazilak bandoa ematen zuen esanez hurrengo egunean izanen zela gaztaina mozte eguna. Beraz, biharamunean, egunsentiyan herritarrek gurdia eta idiak hartu, eta ibaiko zubian jartzen ziren baso aldera azkar ateratzeko. Eliz dorreko ezkilen soinua idiak astintzeko eta gaztainak biltzera lasterka batean ateratzeko seinalea zen. Gaztainadira iritsi ondoren gaztainziyor zeritzon makilak erabiliz gaztainondoak astintzen zituzten. Egun osoa ematen zuten basoan gaztainlatx (goizter ontzen zirenak) eta gaztain saboiak (beranduago ontzen ziren) biltzen. Lana egin ondoren, eta gaztain aski mozturik, azaroko aurreneko domekan bildu ziren bakaikuarrak Koxko Tabernan, eta gosari goxo-goxo batekin agurtu zuten gaztaina mozte eguna, hurrengo urtean ohitura polit hori berriro ospatzeko ilusioz.