Domeka bitarte gazte asanbladaren urteurren ospakizunak

Guaixe 2007ko azaroaren 23a

Bihar, larunbata, 10:00etatik aurrera, rappel-a, hankapalo eta bestelakoekin gozatzeko aukera izanen da. Gauean, elkartea musikaz beteko dute Su ta garrek, Al karajok eta Segadak. 23:00etan hasiko da. Urtemugako ospakizunak antzezlan batekin despedituko dira. Zazpi katu gaztetxeko Keinuka antzerki taldea Lotuta antzezlana eskainiko du. Asteburu guztian ere gazte asanbladaren argazkien erakusketa eta Euskal Herrian egindako pegatinen erakusketa ikusgai izanen dira. Orain artekoa Txupinazoa eta gero adin ezberdinetako gazte asanbladako kide eta kide izandakoek txokolatea dastatu zuten ostiralean. Gaueko bideo emanaldi eta erakundeari buruzko eztabaidak 35 gazte inguru bildu zituen. 10 goizter joan ziren etxera eta hurrengo egunean, izotz guztiarekin, trikuharrien ibilbidea egin zuten. Eguerdian haritza landatu eta lore guztiak moztu harren ez duzue udaberriarekin bukatuko. BGAren 10 urtemuga zioen oroigarria jarri zuten. Familia argazkia ere atera zuten. 20 gazte bildu ziren bazkaltzera eta gehiago izan ziren elkarretaratzean parte hartu zutenak. Afaltzera 60 izan ziren bildu ziren gazteak. Haiek sortutako piropo eta txisteak zabaldu eta gero, Jose Angelekin dantzaldia izan zuten. Domekan, berriz, Txan magoaren emanaldiak elkartea txiki utzi zuen. Maputxeen errealitatearen berri brigadisten eskutik 15 pertsonek jaso zuten. Mural margotzea ezin izan zen aurreikusitako egunean egin. Hamar urte amorrua antolatuz!10 urte hauek modu alai batean ospatu nahi izan dute bakaikuarrek. Honela, egun berezi honetarako propio sortu duten kanta grabatu eta lau haizetara ozenki kantatu dute. Urteak pasa diraHasi ginenetik Momentu onak txarrakIzan dira denetik........Goazen bada guztiok batera Hamargarren urtemuga ospatzera... Kanta honetan 10 urte hauetako lana eta borroka islatu nahi izan dute. Gazte eta borrokalari izaera aldarrikatu eta Bakaikun hainbat esparrutan egindako lana azpimarratzen dute. "Egindako ibilbideaz harri sentitzen gara eta ondorengo belaunaldiek egingo dutenaz ere bai" 10 urte amorrua antolatuz da kantaren izenburua eta bertan herriko 20 bat gazteek parte hartzen du. Elkarlana eta autogestioaren bidez egiten dute lan, horregatik abestian ahalik eta jende gehienak parte hartzea zen haien helburua. Grabaketa lanetan Irurtzungo lagun baten laguntza izan dute eta esperientzia polita izan zela argitu dute gazte asanbladako kideek. 20. urtemugan beraz, diskoa kaleratzeko egunero borrokan eta lanean jarraituko dute bakaikuarrek. Zorionak eta urte askotarako!