Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
50 bat pertsona inguru bildu zen mahai inguruan. Sariak banatzeko Kirol Zerbitzuko teknikari diren Amaia Gerrikagoitia eta Nerea Martinez izan ziren, Mankomunitateko Kirol Zerbitzuko lehendakari den Ruben Goñi, Olaztiko Iñaki Mentxaka alkatea eta hango zinegotzi den Javier Gil. Sarituak18 urte azpiko gizon saritua Urko Berdud triatleta izan zen eta emakumea Yanira Aristorena pala jokalaria. 18 urte gorako gizonen artean Jon Monreal taekwondolaria izan zen aukeratua eta emakumeen artean, Susana Agerre eta Maitane Txueka trontzalariak, azken bi hauek ezin izan zuten sari banaketan egon. Beteranoen mailan, Tomas Mauleon atletaren ibilia saritu zen eta Loli Mendozarena emakumeen artean. Klub hoberenaren saria Dantzaleku-Sakana Atletismo Taldeak eskuratu zuen eta euskararen alde gehien egiteagatik Iskiza gimnasia erritmiko taldea izan zen saritua. Aipamen berezien tartean, Pello Bergarak jaso zuen garaikurra 35 urtetan kirolaren munduan eginiko lanagatik eta emakumetan Remedios Gartziandiari egokitu zitzaion aipamena Aralar Txirrindularitza Taldean egiten duenagatik.