Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bakaiku eta Iturmendiko ekintzaileek Independentzia egunaren aurkezpenean adierazi zuten "PSOE, EAJren eta NaBairen laguntzarekin, gogor ari da euskal independentismoa txikitu nahian". Eta gehitu zuten "ez dute euskal herritarren hitza isilaraziko". Alderdi ekintzailea legez kanporatzeko "mehatxua" dela eta EAE-ANVko kideek esan zuten "ondorioak" zein diren badakitela eta Bakaikun eta Iturmendin estatuak legez kanpo utzitako udal zerrendak ekarri zituzten gogora. Ekintzaileendako Bakaikun eta Iturmendin "herritarren borondateari muzin egin zaio udaletxea sortzean. Horren erantzule zuzena estatu espainiarra da, baina Nafarroa Bai eta Iturmendiko gestoran dauden pertsonak nahitaezko erantzuleak dira". Asteleheneko agerraldian EAE-ANVko kideek Anaitasunako proposamena gogora ekarri zuten, eta nabarmendu zutenez, "ezingo dute ezker abertzalearekin amaitu, ezingo dute independentzia ilegalizatu". Aldi berean, dei egin zuten larunbatean eta martxoko hauteskundeetan "Espainiako Konstituzioari ezezko borobila" ematera "Independentziari ateak ireki ahal izateko". Larunbateko ekitaldietan parte hartzera ere deitu zuten. EgitarauaCien razones por las que dejé de ser español liburua aurkeztuko du Jose Mari Esparzak ostiralean, 19:30ean, Iturmendiko udaletxean Ilbeltzak 26, larunbata: Bakaikun Independentzia Eguna11:00etan Puzgarriak, haurrentzat jolasak, rapela, ibilaldiak zaldiekin, Bolofloji, pailazoa, bonba japoniarrak...13:00etan Bakaiku eta Iturmendi arteko transformadorean mural margoketa..14:00etan Bazkaria.15:30ean Mus finala.Iturmendi eta Bakaiku arteko irabazleen artean.16:00etan Fermin Balentzia abeslariaren emanaldia.17:30ean Herri kirolak. Bakaiku vs. Iturmendi. Bi maila: 16urtetik beherakoak eta 16 urtetik gora.19:30ean Kontzentrazioa eta ekitaldi politikoa.20:00etan Auzatea.21:30ean Afaria. Sagardo kupela, zozketak... Ondoren, Ametsak musika taldearekin dantzaldia.13:00etatik 14:00etara eta 19:30etik 20:30era EHNAren tramitazioa udaletxean.