Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean Bakaikuko Udalak herritarrei azalduko die: "orain arte egindakoa, zein proiektu garatu ditugun eta zeintzuk garatuko ditugun. Horrekin batera, azalduko dugu udalaren egoera ekonomikoa nola opatu genuen sartu ginenean, oso egoera larria baita". Horretaz gain, Bakaikuko Udalak batzarrean prestatzen ari diren aurtengo aurrekontuei buruzko informazioa emanen du eta "ekarpenak entzuteko prest" azaldu da. Bakaikuko Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu batzarrean parte hartzera.