EAE-ANVk NaBairen "hipokresia" salatu du

Guaixe 2008ko apirilaren 9a

Ibilbide bukaeran NaBai udaletxean "ezker abertzalearen gelan indarrez, abisatu gabe eta maltzurkeriaz" sartzea salatu zuten, eta koalizioaren "hipokresia argi erakusten" duela adierazi zuten. Legez kanporatzearen ondorioak, Bakaikun eta Sakanan gainditzeko, 182.2 artikulua aplikatzea eskatu zuten berriro ere. Ekintzaileek nabarmendu zutenez, "NaBaik ez du lortuko ezker abertzalea Bakaikutik desagertzea" eta "udal politika ezkertzale eta abertzalea egiten jarraituko" zutela ziurtatu zuten.