Bakaiku kirolaz blai lelopean kirol ekitaldiak asteburuan

Guaixe 2008ko apirilaren 25a

Bakaikuko Herriko Etxeko Kirol Batzordeak kirol ekitaldiak antolatu ditu asteburuan Bakaikun, Bakaiku kirolaz blai lelopean. Horrela, gaur, ostiralean, apirilaren 25ean, elikadura eta ariketa fisikoa izanen dira hizpide. 19:00etan ondoko hitzaldia izanen da Auzoan: ariketa fisikoa eta elikadura orekatuaren garrantzia, osasuntsu bizitzeko. Ondoren, 20:00etan, tailerra prestatu dute toki berean: Jakien etiketak nola interpretatu, zalantzak argitzeko (transgenikoak al dira? kontserbagarriak txarrak al dira?...).Larunbatean, apirilaren 26an, Altsasuko Saskibaloi Eskolak haurrendako jokoak ekarriko ditu Bakaikuko pilotalekura, 16:00etan. Bukatzeko, igandean, 11:00etan, Nafarroako Herri Kirol Jolasen hirugarren jardunaldia hartuko du Bakaikuko pilotalekuak.