Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udalaren iritziaBakaikuko Udaleko zinegotzi Alfredo Zelaiak ukatu egin ditu kontseilariaren hitzak: "udalera sartu ginean mahai gainean proiektu bat genuen, ibaiko zubia pasa eta eskuinerantz joko zuen bidea eraiki eta trenbidea zubi baten bidez pasatzea. Zubira igotzeko lur piletan uholdeetako ura pasatzeko bi pasa gehiago egin eta espaloiak zabaltzeko proposamenak egin genituen udalak eta inguruan bizi diren herritarrek". Zinegotziak Herri Lan Departamentuko teknikoekin 6 bilera izan dituztela ziurtatu digu. Alfredo Zelaiak esan digunez, "guk ez dugu txostenik ikusi, baina antza uholde arriskuagatik Ebroko Ur Konfederazioak atzera bota zuen gobernuaren egitasmoa". Zinegotziak gogora ekarri du nola duela urte batzuk trenbide ondoko lantegi bateko langileak txalupetan atera behar izan zituzten suhiltzaileek. Bakaikuko zinegotziak adierazi digunez, "konfederazioak egitasmoa atzera bota eta gero, teknikariek hasierako egitasmoa berrartu zuten". Hau da, Bakaiku eta Iturmendi arteko autobiako borobiletik iparraldera bidea proposatzen duena eta trenbidea zubi baten bidez pasatzea. Zinegotziak aurreratu duenez, "Bakaikuko Udalari aukera egokia iruditu zaio uholde arriskua eragozten duelako". Aldi berean, berretsi du "Bakaikuko Udalak ez die bi proiektuei oposizio frontalik egin". Zinegotzia "harrituta" azaldu zen kontseilariak egindako adierazpenekin. GalderaNafarroa Baiko diputatu Uxue Barcosek Kongresuan bi galdera aurkeztu zituen Sustapen Ministeriora zuzenduta. Aurrena, "zergatik ez zuten abisu argiek eta sirenek funtzionatu?" eta, bestea, ministerioak erkidego autonomoekin trenbide pasak kentzeko sinatuak dituen hitzarmenei jarraipena egiten ote dien. Jakina denez, 2002rako kenduta egon behar zuen trenbide pasa. UGTSindikatu sozialistaren Nafarroako ADIFeko adarrak ohar baten bidez ukatu egin du "trenbidearen seinaleztapenean inolako akatsik zegoenik. Hala ziurtatu ahal izan zen istripuaren ondorengo ikerketan". UGTren oharrean jasotzen denez, "seinaleek makinistari bidea libre zuela adierazi zioten, bestela, trena automatikoki geldituko litzateke". Azkenik, sindikatutik adierazi dute, "ikerketak ez dio inolako ardurarik aitortzen ez makinistari ezta trenbidearen mantenuaz arduratzen den langileriari ere".