Andaren atzerabegirako erakusketa Iruñean

Guaixe 2008ko ekainaren 10a

Eskultura egile bakaikuarraren atzerabegirako erakusketa, aurrena, L´Hospitaleten ikusgai izan da otsailetik maiatza bitartean. Kataluniako herri hartako udalarekin batera antolatu du Iruñeko Udalak erakusketa eta orain Nafarroako hiriburuan dago ikusgai. Mistoen Pabilioian Andak 27 eskultura jarri ditu ikusgai eta haiekin batera, beheko solairuan, baldetan, formatu txikiko buztinezko eta egurrezko hainbat maketa daude. Erakusketa bisitatu nahi duenak, astelehenetik larunbatera 18:30etik 21:00etara eta igande eta jai egunetan 12:00etatik 14:00etara egin dezake.