Ebroko Ur Konfederazioaren zain dago gobernua trenbide pasaz erabakitzeko

Guaixe 2008ko ekainaren 25a

Hilaren 4an trenbide pasan trenak traktorea aurretik eraman ondorengo bilera izan zen. Udalak trenbide pasa berria egiteko egitasmoa zertan den jakin nahi zuen, baina ezer berri gutxi jakin ahal izan zuen. Kontseilariak Bakaikuko Udaleko zinegotziei esan zienez, mahai gainean gaur egun bi egitasmo dituzte: Bakaikukoa eta autobia gaineko zubitik abiatzen dena. Departamentua erabaki bat hartzeko Ebroko Ur Konfederazioaren txostenaren zain dago. Hura ezagutu bitartean ezin zuela ezer aurreratu esan zien Bakaikuko udal ordezkariei.