San Benitoko txangoak despeditu du udako ludoteka

Guaixe 2008ko uztailaren 22a

Natalia Cerezo eta Uxue Ondarra bakaikoarrak izan dira monitoreak, eta goizeko 11:00etatik 13:00etara aritu dira lanean. Bakaikuko herriaren etxean dagoen ludotekan bildu eta bertan unetxo batean jolasten aritu ondoren, parkera joaten ziren beste motako jolasetan aritzera. "Tizekin gauzak margotu eta ohiko jolasetara aritzeaz gain, haurrek oso gustuko dituzten Pi10 eta bonba bezalakoetan aritu gara jolasten parkean, oso gustura" diote monitoreek. Horretaz gain eskulan gelan eskulanak egin dituzte: kolorezko hareekin betetako botilatxoak, boteak margotu... Ostiralean txangoa egin zuten Bakaikutik gertu dagoen San Benito ermitara, eta horrekin despeditu zuten aurtengo udako ludoteka.