Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Prentsaren bidez horren berri jaso eta gero Bakaikuko Udalak adierazi du: "puntu beltz horretan izan daitezkeen istripuen arduradun bakarrak kontseilaria eta bere departamentua izanen dira". Horren harira Udalak gogora ekarri du garagarrilean izan zen istripua, azkena oraingoz. Bakaikuko Udalak, bestalde, azpimarratu nahi izan du "Herri Lan Departamentuari uneoro erabateko laguntza" eman diola. Aldi berean, Departamentuaren asmoen berri prentsaren bidez jakitea kritikatu du. Bestalde, Bakaikuko Udalak jakitera eman duenez, azken istripua gertatu ondoren departamentuak hitz eman zion trenbide pasa kentzeko alternatibaren inguruko txostena emanen ziola. Kontseilariak garagarrilean trenbide pasa kentzeko "premia" azaldu zuen eta, Bakaikuko Udalaren ustez, Parlamentuan egindako adierazpenetan kontseilariak hitza jan zuen. ErantzunaLaura Albak Bakaikuko Udalaren oharra irakurri eta gero adierazi zuenez "trenbide pasa kentzeko lanak ez dira izoztu departamentuaren aurrekontu murrizketagatik. Ez da inolako erabakirik hartu eta horregatik ez diogu ezer jakinarazi udalari". Kontseilariak argitu zuenez aurten ezinen zaie lanei ekin tramitazioa despeditu behar delako.