Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Beheko basoan gaztain zigorra egin eta haiekin arbolak jo zituzten morkotsak eror zitezen. Garai batean egurrez egindako pintza modukoekin, sardaiarekin, morkotsak jaso eta hobe kontserbatzeko gaztainak morkots eta guzti etxera eramaten zituztela azaldu zieten bildutakoei. Baita bi gaztain mota ere bazirela: goiztiarra, latxa, eta berantiarra, saboi. Ordu bata arte egon ziren basoan eta han jasotako gaztainak arratsaldean plazako tabernan dastatzeko aukera izan zuten bakaikuarrek. Horren aurretik, 1996an Amaia Ijurra etxarriarrak ETBko Bertatik Bertara saiorako Bakaikuko gaztain mozteari buruz egindako erreportajea ikusteko aukera izan zuten bildutakoek. Bere garaian telebistako saiorako azalpenak eman zituen Nicanor Anso bertan izan zen eta bildutakoek egindako galderak erantzun zituen.