Egitarau zabala gazte asanbladaren XI. urteurrenean

Guaixe 2008ko azaroaren 7a

"Pixka bat antolatuz herriari bizia edo bestelako alternatibak emateko asmoz" sortu zen duela hamaika urte Bakaikuko Gazte Asanblada. Orduz geroztik, "autogestioaren bidetik, urtean zehar ekintza ugari antolatu ditugu: urtemuga, eguberrietan ere, aurten maiatza, kontzertuak..." Hala azaldu dio gazte asanbladako kide batek Beleixe Irratiari. Bakaikuko gazte erakundearen hamaikagarren urteurrenaren kontura egindako adierazpenetan ere aitortu du haien erakundeak bere ibilbidean "momentu onak eta txarrak pasa" dituela. Erakundearen urteurrena dela eta egitarau zabala antolatu dute gazte bakaikuarrek eta antolatutako ekitaldietan parte hartzera gonbidatu dituzte ibarreko gazteak. EgitarauaAzaroak 7, ostirala19:00etan Txupinazoa eta txokolatada.22:00etan Hitzaldia: jaellallah - Boliviako egoera. Askapenaren eskutik.Azaroak 8, larunbata - AHTaren aurkako Gazte Eguna9:00etan Mendi irteera AHTaren balizko ibilbidera.13:30ean BGAren haritzean plaka jarri eta ekitalditxoa.14:30ean Bazkaria.16:00etan Mugi gazte aldizkariaren kafe-aurkezpena.16:30ean Bakarrizketak.18:30ean Hala nola gazte txapelketa.20:00etan Elkarretaratzea. "Soilik arrain hilek jarraitzen dute korrontea. Amorrua antolatu!".21:30ean Afaria. Ondoren, Luziano teklistarekin dantzaldia.Azaroak 9, domeka18:00etan Korri, Xalto ta Brinko pailazoak.Azaroak 11, asteartea19:30ean Diaporama: Ikusi mendizaleak. Bakaikuko mendigoizaleak.Azaroak 13, osteguna19:00etan Herri zinema: Paradise Now.Bakaikuko Gazte Asanbladak bere urteurren ospakizunekin jarraituko du heldu den asteburuan.