Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bakaikuko Gazte Asanbladak 11 urte bete ditu eta urteurrena ospatzeko egitarau zabala prestatu du. Hain zuzen ere, aurreko asteburuan abiatu ziren ekitaldiak, eta antolatutakoetan giro ederra izan zen.Horrela, ostiralean jende dezente bildu zen Askapenak antolatutako Boliviako egoerari buruzko Jaellallah izeneko hitzaldian. Larunbata Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurkako Gazte Eguna izendatu zuten. Goizean mendi ibilaldia egin zuten beheko menditik barna Sarabe aldera, AHT bertatik pasatzen bada eginen lukeen ibilbidea jarraituz. Handik bueltan Bakaikuko eskolen parean dagoen haritzean jarritako Bakaikuko Gazte Asanbladaren aldeko plakan ekitalditxoa egin zuten. Elkartean bapo bazkaldu eta gero bakarrizketak izan ziren, eta barre algara eta umorerik ez zen falta izan. AHTren kontrako kontzentrazioaren ondoren poteoa egin zuten eta 21:30ean herri afaria, elkartean. Afalondoan joko eta jolasak izan ziren eta sariak banatu ziren parte hartzaileen artean. Domekan haurrek hartu zuten protagonismoa, eurendako propio Korri, Xalto ta Brinko pailazoek emanaldia eskaini baitzuten. Ekitaldiek astean barna jarraipena izan zuten, asteartean Bakaikuko mendigoizaleek prestatutako Ikusi mendizaleak diaporama eskaini baitzuten. Ostegun arratsaldean Paradise Now filmearen emanaldia izan zen. Asteburu honetan datorrenaAsteburuan ez da aspertzeko betarik izanen Bakaikun, Gazte Asanbladak mota guztiko ekitaldiak antolatu baititu: kontzertuak, bideo emanaldiak, antzerkia, zirko tailerra, haurrendako puzgarri eta jokoak... Ekitaldietan parte hartzeko deia egin dute antolatzaileek: EgitarauaAzaroak 14, ostirala23:00etan Kontzertua: Inpekables, Akatu eta Kaleginez.Azaroak 15, larunbata18:00etan Bideo emanaldia: "Bakaikuko Gazte Asanblada. 11 urte" eta BGA bideoak-en bideoak.Azaroak 16, igandea11:00etatik 13:30etara zirko tailerra, puzgarriak, haurrentzako jokoak...18:00etan AHT-ren aurkako antzerkia: S.O.S.temibles. El silenciador. Txiflando antzerki taldea.