Jose Ramon Andaren erakusketa Alfa Arten

Guaixe 2008ko abenduaren 9a

Eibarren dago Alfa Arte enpresa eta eskulturak egiten espezializatua dago. Lantegiaz gain erakusketak hartzeko gune bat ere badu Alfa Artek. Erakusketa gune hori artisten esku uzteko asmoarekin, Alfa Artek martxan jarri du Eskultura ezagutu izeneko ekimena. Programa horrek artistei lanak sei hilabetez erakusteko aukera emanen die. Alfa Arteren Eskultura ezagutu ekimena mustu duena Jose Ramon Anda eskultore bakaikuarra izan da. Eibarren Jose Ramonen hogei bat eskultura daude. Bakaikuarraren hainbat garaitako piezak dira ikusgai daudenak. Materialei dagokienez, egurra da nagusi. Azaroaren 27an mustu zen erakusketa eta 6 hilabetez ikusgai izanen da. Erakusketa bisitatu nahi duenak Alfa Artera (943 203 132 telefonora) hots egin behar du hitzordua eskatzeko.