Istripu berri bat trenbide-pasan

Guaixe 2009ko urtarrilaren 15a

Asteazkenean, 15:10 aldera tren batek aurretik eraman zuen Bakaikuko trenbide pasa zeharkatzen ari zen furgoneta bat. 27 urteko gazte etxarriar batek gidatzen zuen ibilgailua, eta ezbeharraren ondoren, bere kabuz atera ahal izan zen txikitutako autotik. Osasun zerbitzuek Bideko Ama ospitalera eraman zuten. Nafarroako Gobernuak zabaldu duenez ez dago larri. Ezbeharra Foruzaingoa ari da ikertzen. Iaz, garagarrilaren lauan, trenbide pasa berean beste istripu bat izan zen. Tren batek traktorea aurretik eraman zuen eta zorionez inor ez zen zauritu. Istripu hark Nafarroako Gobernuaren eta Bakaikuko Udalaren arteko hika-mika ekarri zuen. Hain justu bi administrazioak gaurko hitzartuak daude trenbide-pasaz hitz egiteko.