Kale konponketetara bideratuko du udalak Estatuko funtsa

Guaixe 2009ko otsailaren 11

Bakaikuko Udalak Enplegurako Toki Inbertsioaren Estatu Funtsetik gehienez ere 59.822 euro jasoko ditu. Diru hori bi kaleren konponketara bideratuko du udalak. Konpondu beharreko kaleetako bat industrialdekoa da. Hau da, trenbide pasatik hasi eta azken lantegiaren puntaraino, 250 metroko luzera gutxi gorabehera.Bestalde, Bideberrialde kalean, Hiriondo kalearen ondoan dauden bi pisu blokeen arteko kalea ere berritu nahi du udalak Madrildik etorriko den diruarekin. 30 metro inguruko luzeran eginen litzateke konponketa.