Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuak Videos/documentos con artistas ikus-entzunezko bilduma argitaratu du, arte garaikidea bultzatzeko eta sustatzeko helburuarekin. Lau dokumentalek osatzen dute bildumaren lehen zatia. Horien artean dago Jose Ramon Andari buruzko dokumentala. Lau dokumentalak Punto de Vista JaialdianVideos / documentos con artistas bilduma Vianako Printzea Erakundearen ekimena da. Bakaikuko artistaren ingurukoaz gain, beste hiru dokumental filmatu dituzte, Aquerreta, Rodriguez Caballero eta Salaberriri buruzkoak. Dokumentalek ezagutzera ematen dituzte sortzaile garaikideen unibertso pertsonala, bizitza, lana, ingurunea, erreferentziak eta motibazio eta kezka artistikoak. Gidoilariek eta filmazio taldeak artisten izaera kontuan hartuta egin dituzte film laburrak eta haien adierazpenak hartu dituzte abiapuntu gisa. Ikus-entzunezko bilduma hau Conversaciones con artistas navarros liburu bildumaren osagarria da. Orain urte bete jarri zuen abian proiektua Nafarroako Gobernuak. Denbora horretan lau dokumental egin dituzte: Pulso a la materia izena eman diote bakaikuarraren inguruko lanari. Aquerretari buruzko lanak Últimamente izena hartu du; Rodriguezenak Una reflexión en torno al arte contemporáneo eta Salabaerrirenak Refugios. Lau dokumentalak Punto de Vista Jaialdian ikusi ahal izan dira lehendabizikoz. Astearte arratsaldean mustu zuten Bakaikuko artistaren inguruko dokumentala. Hura ikusteko aukera eduki ez zuenak Nafarroako Gobernuaren dendan eskuratu dezake aipatu DVD-a, 20 €-ren truke. Nafarroako Gobernuak bilduma osatzeko asmoa erakutsi du, artista garaikide berriei lekua eginez.