Andaren eskultura, Memoriaren Parkearen atea

Guaixe 2009ko martxoaren 5a

Asteazkenetik Jose Ramon Andaren eskulturak irekitzen du Sartagudan dagoen Memoriaren Parkea. Asociación Pueblo de las Viudas eta Asociacion de Familiaren de Fusilados de Navarra elkareek sustatuta, 2008ko maiatzaren 10ean mustu zuten 1936ko estatu kolpearen ondorioz Nafarroan fusilatuta hil zirenen omenezko parkea. Aste honetan guztiz amaitu dute gunea, Bakaikuko eskulturagileren lanarekin. Besarkadaren ateaAndaren eskulturak ate bat irudikatzen du, "bisitariari ongi etorri besarkada ematen dion atea". Bakaikuko eskulturagileak adierazi zuen "emozio handia" jarri zuela lan honetan, "joan-etorri asko egin nituen Sartagudara, bertako jendearekin hitz egin eta ingurunea aztertzeko". Bost tonako brontzezko eskulturak 6 metroko altura eta 4,20 metroko zabalera du. Bertatik parkeko gainerako eskulturak ikusi daitezke.  Dolua ixteko guneaMemoriaren Parkeak leku berezia lortu du errepresaliatuen familietan. "Ekimen hau mugarria izan da Nafarroan memoria historikoa berreskuratzeko" adierazi zuen Ioseba Ezeolazak. Sustatzaileen esanetan, "gizarteak ederki ulertu ditu fusilatuen familien eskaera". Horrekin lotzen dituzte Nafarroako Gobernuak, Espainiako Gobernuak eta Nafarroako 90 udalek emandako diru-laguntzak, tartean Sakanako zenbait udalenak.