Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udaberriaren etorrerarekin batera, bakaikuar mordoa Urbasa magalean dagoen San Benito ermitan bilduko da. Larunbatean izanen da hori, 18:00etan. Herritik kilometro batera dagoen ermita txikian meza izanen da lehenik. Hura despeditu ondoren, apaizak soroak bedeinkatu eginen ditu, "fruitua eman dezaten". Bukaeran, udalak auzatea eskainiko die bildutakoei. Bakarren batek esanen duen moduan: "San Benito buen apetito. Eltzeak hautsi eta biok itto".