Lanak elkartean

Guaixe 2009ko martxoaren 30a

Azaroan hasi ziren Bakarrekoetxea Elkartean lehen lanak. Zuzendaritzako kide batek esan digunez, "premia handia" zuen. Lanekin hastean, lehen-lehenik beheko su berria jarri zuten. Ondoren, abenduan, sukaldea eta barra berritzea tokatu zen. Gaur egun zuzendaritzaren gela berritzen ari dira eta horrekin batera informatika sistema jarriko dute, elkartearen kudeaketa egokirako erraztasunak izateko. Elkarteak 127 kide ditu eta auzolanean ari dira lanak egiten. Elkarteko zuzendaritzak espero du lanak 26.000 euroak ez gainditzea. Hala ere, lanen aurrekontuari aurre egiteko mailegua eskatu du elkarteak. Antza, elkartean egindako lanek bazkideengan "ilusioa" piztu dute eta elkarte berritua erabiltzeko gogoz omen daude. Izan ere, lanek iraun duten bitartean elkartean sartu ahal izan dira elkarteko kideak, baina ezin izan dute sukalderik erabili. Lanak aste santurako despeditu nahi lituzke zuzendaritzak.