3 lanetarako laguntza eskatu du udalak

Guaixe 2009ko apirilaren 8a

Nafarroako Gobernuaren tokiko azpiegiturak garatzeko lau urteko planeko diru-laguntzak jasotzeko eskaera egin du Bakaikuko Udalak. Alde batetik, herria ekialdetik mendebaldera zeharkatzen duen Bideberrialde kalean espaloiak jarri nahi lituzke udalak, oinezkoak segurtasun handiagoa izan dezaten. Kale hori, ordea, zeharbidea da eta Herri Lan Departamentuak ere esku hartu beharko luke lanen finantziazioan. Bestalde, udalak Hiriondo kaleari zoladura eman nahi lioke. Azkenengoz herriko kaleak eta sareak berritu zirenean udalak ez zuen nahikoa aurrekontu izan herriaren goiko eta beheko auzoak batzen dituen kaleko zorua egiteko eta laguntza jasoz gero hori egin nahiko luke udalak. Horrekin batera, ur biltegirako bideko zorua konpontzeko eskaera egin du udalakHilerriaAzken urteetan hainbat lan egin ditu Bakaikuko Udalak hilerrian, esaterako, zorua berritzea. Horretaz gain, udalak dozena bat nitxo eta 20 kolunbario jartzeko lanak aurten eginen ditu.