Tren pasagunea kentzeko egitasmoagatik ukitutako ondasunak zehaztuta

Guaixe 2009ko apirilaren 27a

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilaria, Laura Alba Cuadradok martxoaren 31n sinatutako Foru Aginduan jasotzen denez, Bakaikuko trenbide pasagunea kentzeko proiektua behin betiko onartu da. Horrekin batera, aurkeztutako alegazioak ebatzi zituen. Alegazioek hasiera batean aurreikusita zeuden ondasun eta eskubideen zerrendan aldaketak ekarri ditu, Nafarroako Aldizkari Publikoan ikusgai daudenak. EgitasmoaNafarroako Gobernuak onartutakoaren arabera, bide berri bat eta zubi bat eraikiko dira trenbide pasa kentzeko. Estazio aldera daraman bidearen ezkerretara zabalduko da bide berria, ur araztegirantz. Trenbide gainetik pasako den zubia eraikiko da eta bide berriak Etxarriko bidearekin bat eginen du, industrialdean bukatzeko.Zubiak 6 zulogune izanen ditu, uholdeak izanez gero ura batetik bestera arazorik gabe mugitzeko. Bide berriaren luzera 680 metrokoa izanen da. Zazpi metroko zabalera izanen du. Ezkerraldean 2 metroko zabalera duen espaloia izanen du. Eskuinaldekoa metro bakarrekoa izanen da. Proiektuaren hasierako prezioa 4.833.418,96 eurokoa da, (BEZa barne), eta lanak heldu den urteko udarako despeditu nahi ditu gobernuak.