Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bakaikuko Udalak 2009-2012 Tokiko Inbertsioen Planean aurkeztu dituen 4 proiektuak 335.000 euro inguruko inbertsioa eskatzen dute. Proiektuak eta egitasmoak gauzatuko diren tokiak bertatik bertara ezagutzeko, aurreko ostiralean Amelia Salanueva Murguialdai, Tokio Administrazioko kontseilaria, eta Pedro Pegenaute Garde, departamenntu horretako zuzendari nagusia, Bakaikun izan ziren bisitan. Eduardo Urrestarazu Fernandez alkateak eta Alfredo Zelaia zinegotziak udaletxean harrera egin zieten eta beharrezko azalpen guztiak eman zizkieten. EgitasmoakInbertsio Planera aurkeztutako inbertsio handiena zeharkalearen urbanizazioa da. Espaloiak eta euri-uren bilketa jarri nahi lituzke udalak eta lanek 135.688 euroko aurrekontua dute. Bestalde, Iriondo kaleko zoladura jartzeko 101.659 euro bideratu nahi lituzke udalak. Horrekin batera, araztegira doan bidearen zolatzeko 74.414 euro inbertitu nahi lituzke udalak. Azkenik, udaletxearen egituraren finkatzeko 23.541 euro bideratzea aurreikusi du udalak. ZorraOstiralean udal arduradunek jakinarazi zuten gaur egun Bakaikuko Udalak duen zorra 230.000 eurokoa da, 800 euro bakaikuarreko. Udal ardura hartu zutenean zorra 330.556 eurokoa zen, herritar bakoitzeko 1.000 euro inguru. Egungo ekonomia egoerak egitasmo berriei aurre egitea BideberrialdeBakaikuko Udalak Ekonomia Suspertzeko Estatuaren Funtsaren bitartez jasoko dituen 59.822 euroak Bideberrialde kalean eta Barrenkale bidean zolatze lanak egitera bideratuko ditu. Construcciones y Excavaciones Ibáñez S.L. enpresak eginen ditu lanak. Udaletik jakinarazi digutenez aurki hasiko dira.