Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bakaikuko Udalak aurten 780.964,1 euroko aurrekontua izanen du aurten. Inbertsioen diru-sail handiena Espilako, botika eta pisu batzuen arteko larreetako urbanizaziora bideratuko du udalak, 358.000 euro hain zuzen. Errepidetik gertuen dagoen partzela ez beste guztiak hartuko ditu etorkizuneko urbanizazioak eta etorkizunean han etxeak jasoko lirateke. Iaz hasitakoari segida emanez, Bakaikuko udalak aurten ere dermioko bideak konpontzeko diru-sailak aurreikusi ditu. Iturmendirako bidea konpontzeko 10.000 euro bideratuko dira eta beste 23.000 San Benitoko bidea konpontzeko. Horretaz gain, estatuko funtsarekin bi kaletan zoladura berrituko da. Batetik Bideberrialden eta, bestetik, industrialdera daramana (69.822 euro). Industrialderako bidearen konponketak 2. fase bat ere izanen du enpresek ordainduko dutena, 19.800 euroko aurrekontua izanen duena.