Tren geltokirik gabe

Guaixe 2009ko ekainaren 15a

1990. urteaz geroztik Bakaikuko tren geltokian ez zen trenik gelditzen eta, hortaz, bidaiarien joan etorririk ere ez zuen hartzen. Eraikina urte batzuz erabili gabe egon ondoren aisialdirako etxebizitza gisa alokatu zen. Adif-ek jakinarazi digunez, otsailean ezusteko sutea gertatu zen Bakaikuko tren geltokian. Zorionez ez zen inor zauritu. Gertaera eta gero, alokairu kontratua etetea erabaki zuen Adifek. Iturri beraren arabera, eraikinaren egoera aztertu ondoren eta, Bakaikuko Udalaren eskaeraren ondoren, maiatzaren 19an tren geltokia bota egin zen. Antza, erortzeko arrisku handia zegoen.