Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iruñeko Katedraleko musika kaperak Paseo por Navarra diskoa berrargitaratu du. Diskoaren edizio berrian Sakana zeharkatuko du ibilbide musikalak. Lozenzo Ondarraren Ave Maria obra goxoak ekarriko ditu Sakanara diskoaren entzuleak.2005ean argitaratu zuen aipatu CDa Iruñeko Katedraleko musika kaperak. Nafarroako Kontuen Ganberaren eskariz, diskoa berrargitaratu du orain. Musika estiloaren gainetik, irizpide geografikoak nagusitu dira abestiak aukeratzeko garaian. Nafarroa iparraldetik hegoaldera, 15 herritako musikagileen konposizio sakro eta profanoak bildu dituzte diskoan. Teobaldo I.arekin hasi eta Hilarion Eslava, Fernando Remachara, edo Lorenzo Ondarrara, garai, estilo eta hizkuntza ezberdinek bat egiten dute diskoan. 21 abestitan, "Nafarroaren aniztasuna irudikatzen du diskoak" adierazi zuten aurkezpenean.