Espilako urbanizazio lanak aurki

Guaixe 2009ko irailaren 23a

Bakaikuko Udalak Arian enpresari eman dio Espila eremua urbanizatzeko lanak. Botikaren atzean eta pisu batzuen artean dagoen larre eta baratzak urbanizatuko dira, errepidetik gertuen dagoen partzela salbu. Enpresa lanak iraila akaberan edo lastaila hasieran hasiko omen ditu lanak eta haien truke 289.912,79 euro (BEZ kanpo) jasoko ditu. Babes ofizialeko etxebizitzakUdalak eremu horretan 4 babes ofizialeko etxebizitza (BOE) egiteko aukera izanen du. Horretaz gain, lurjabeetako batek 10 BOE egiteko egitasmoa du. Bestalde, sortuko diren bi kaleetako bati Aita Patxi Ondarra Erdozia izena ematea ere erabaki zuen udalak, herriko seme eta euskaltzaina gogoan izateko. Besteak dermioaren izena hartuko du, Espila.