Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Agorrilarekin batera hasi zituzten Construcciones Luciano Elcarte enpresako langileek Bakaikuko trenbide pasako lanak. Puntu beltz hori ezabatzeko 3 aukera zituzten erakundeek mahai gainean eta Soaberritatik barnako bidearen alde egin dute. Hala, ibaia pasa eta berehala bide berriak eskuinera eginen du eta zubi baten bidez trenbidea gaindituko da. Gero industrialdera doan bidearekin bat eginen du bideak. Errepide berriak 689 metroko luzera izanen du. 3 metro zabaleko bi errail, bide bazterra eta ezker aldean 2 metroko espaloia izanen du bide berriak. Uholdeak direla eta zubiaren oinarrian sei zulogune izanen dira. Heldu den urteko lehen seihilekoan despeditu beharko dute egitekoa eta horren truke enpresak ia 3.670.012 euro jasoko ditu. EzbeharrakBakaikuko trenbide pasa azken aldian ezbeharrengatik egin da ezagun. Aurtengo ilbeltzaren 14an tren batek aurretik eraman zuen Bakaikuko trenbide pasa zeharkatzen ari zen furgoneta bat eta 27 urteko gazte etxarriar bat zauritu zuen. Iazko garagarrilaren lauan, berriz, tren batek traktorea aurretik eraman zuen eta zorionez ez zen zauriturik izan. Aurretik ere izan dira beste lauzpabost ezbehar pasagune horretan. Behin auto bat gelditu zen erdian, beste batean zubi-garabia zeraman kamioia. Tren batek auto baten motorra jo zuen beste behin. Bakaikuarrek trenbide pasan dauden eta trenaren etorreraren berri ematen duten argi eta soinu seinaleek "maiz huts egiten" dutela nabarmendu izan dute.Beste bi, zainIzurdiagako trenbide pasagunea kentzeko lanak informazio publikoko fasean sartuko dira laster. Arbizukoa (Renfe/Adif erakundearen eskumenekoa) lizitazio fasean dago.