Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
"Foruzaingoak abiarazitako operazioarekin bat egiten ez" duen bakaikuar talde batek larunbatean prentsaurrekoa eman zuen. Hilaren hasieran, Foruzaingoak, eskola hartu zuen eraikinean miaketak egin zituen Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak aginduta. Larunbatean agintariek "gertatutakoaren informazioa ezkutatu izana" salatu zuten. Prentsaurrekoan izan ziren bakaikuarrek esan zutenez, Foruzaingoak herritarrengan izua eta urduritasuna eragin zituen" eta horregatik haren "jarrera bortitza salatu" zuten. Aldi berean, eskola zaharrak "itzultzeko" exijitu zuten, haiek "hainbat herritarrek eta taldek" erabiltzen baitituzte. Foruzaingoaren operazioak "bakaikuar guztien eskubideak urratu" zituela gaineratu zuten. Aldi berean, han lan egiten zuten "taldeei eta pertsonei babesa" adierazi zieten. Haien egitekoa "beti herriaren alde lan egitea" zela nabarmendu zuten gainera. Bildutakoek ere "onartezintzat jo zuten Foruzaingoa errepresiorako eta jazarpen politikorako erabiltzea". Horrekin batera udalari eskatu zioten "eskolak berreskuratzeko ahalik eta esfortzu gehien egiteko". KronologiaIrailak 26 01:30ean linternekin eskoletan zeuden lau pertsona atzeman zituzten herritarrek. Ihes egitea lortu zuten.Lastaiak 1 21:30ean kalez jantzitako poliziak agertu ziren. 22:00etan kalez jantzitako poliziekin batera, Foruzaingoaren anti disturbioak joan ziren.Eskola miatzen hasi ziren. Hainbat material eraman zuten. Lekukorik ez zen izan. Lastailak 2 05:30ean Foruzainek eraikina utzi eta herritik joan ziren. 10:30ean Foruzainak eraikinera bueltatu ziren eta zaintzen gelditu ziren. 21:30ean miaketa berria (2 ordu). NaBaiko zinegotziak lekuko. Materiala eraman zuten. Lastailak 3 01:30ean Foruzaingoak herria utzi zuen. Eraikina prezintatuta gelditu da. Domekan, 19:00etanUtzi bakean Bakaiku. Errepresioa gelditu leloa du manifestazioak.