Gazte asanbladaren urteurren ospakizunak hastear

Guaixe 2009ko azaroaren 20a

Bakaiku Gazte Asanbladak (BGA) dozena bat urte bete dituela eta egitarau zabala prestatu du. Urteurrena ospatzeko egitarau "zabal eta parte-hartzailea" prestatu du gazte asanbladak. Duela hilabete herrian izandako polizia operazioa gogoan, "erasoen gainetik, geroa gorriz margotu!" leloa aukeratu BGAk bere urteurren ospakizunetarako. EgitarauaAzaroak 21, larunbata9:00etan Jaizkibelera irteera. Proiektu txikitzaileen aurkako mendi martxa. Plazatik.Azaroak 22, domeka17:30ean     Korri eta Xalto pailazoak. "Artista bat naiz ni" ikuskizuna.Ondoren, txokolatada.Azaroak 25, asteazkena18:30ean     Altsasuko gaztetxeko laburmetraien emanaldia.Azaroak 26, osteguna18:30ean     Mendia eta abentura diaporama. Josema Urrestarazu.Azaroak 27, ostirala19:00etan     Hitzaldia: Bolibia eta iraultza bolibariarra. Askapena.Azaroak 28, larunbata. Gazte eguna10:00etan     Mural margoketa.14:30ean     Makarroi jatea.16:30ean     Orkestra marxista. Folk-jaia erradikala.19:00etan     Kontzentrazioa. Erasoen gainetik geroa gorriz margotu21:30ean     Bertso afaria. Xabier Silveira eta Unai Muñoa bertsolariekin. Sagardo kupela, afalostean sorpresak...Azaroak 29, domeka18:00etan  Antzerkia.