Gazte asanbladaren urteurren ospakizunen segida

Guaixe 2009ko azaroaren 26a

Bakaiku Gazte Asanbladak (BGA) dozena bat urte bete dituela eta hori ospatzeko egitarau "zabal eta parte-hartzailea" prestatu du gazte asanbladak. Duela hilabete herrian izandako polizia operazioa gogoan, "erasoen gainetik, geroa gorriz margotu!" leloa aukeratu BGAk bere urteurren ospakizunetarako. BGA-ren ustez "esaldiak laburbiltzen du gaztediaren jarrera eta aurrera jarraitzeko borondatea, jazarpen guztien gainetik Euskal Herri gorria eraikitzekoa".Aurreko larunbatean hasi ziren ekitaldiak. Jaizkibelera joan ziren gazteak superportuaren proiektua bertatik bertara ezagutzeko. Domekan pailazoekin gozatzeko aukera izan zen elkartean. Herenegun Altsasuko Gazte Asanbladaren film laburren emanaldia egin zen. Atzo, berriz, Josema Urrestarazuren diaporama ikusteko aukera izan zen. Domekara arte oraindik ere ekitaldi gehiago izanen dira.  Azaroak 27, ostirala19:00etan     Hitzaldia: Bolibia eta iraultza bolibariarra. Askapena.Azaroak 28, larunbata. Gazte eguna10:00etan     Mural margotzea.14:30ean     Makarroi jatea.16:30ean     Orkestra marxista. Folk-jaia erradikala.19:00etan     Kontzentrazioa. "Erasoen gainetik, geroa gorriz margotu"21:30ean     Bertso afaria. Xabier Silveira eta Unai Muñoa bertsolariekin. Sagardo kupela, afalostean sorpresak...Azaroak 29, domeka18:00etan Antzerkia.