Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zenbat gara elkarteak eta Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antzerki musikatua ekarriko dute Bakaikura. Anne Monna, Oskola eta Karramarroi taldearen 11 koloretan dantzan antzerkia da. Euskal Herriko haurren maskotak dira Ane Monna, Oskola eta Karramarroi. Denetariko lagunak dituzte ikastetxean: txinatarrak, beltzak, sahararrak eta abar. Baina Ozpintzar gaiztoak ez ditu etorkinak onartzen. Abestien eta dantzen bidez elkar ezagutuko dute eta gizarte bereko partaideak direla konturatuko dira. Antzezlan musikal pedagogikoa da.