Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean bildu ziren san antondarrak Bakaikun. Hildakoen omenezko elizkizuna izan zen haien lehen egitekoa. Meza Fernando Razkin eta Jose Migel Anso apaizek zuzendu zuten. Ondoren, Bakarreko Etxean batzarra egin eta ardurak banatu zituzten. Maiordomo berria Iñaki Zeberio Arraras da. Harekin batera San Anton kofradiako ardura du Iñigo Zelaia beleroak ere. Biek ere 1858ko liburu batean kontuak (1716ko beste bat ere badago) eta San Anton kofradian izandako bajak (Jose Luis Ordoñez Lopez) eta altak (Ivan Viana) jaso zituzten. Gaur egun 100 bat kide ditu kofradiak haietatik 70 bazkaltzera bildu ziren larunbatean. Guztiak gizonak dira. Larunbatean maiordomoak azaldu zuenez, "emakumeren batek kofradian sartzeko eskaera eginen balu kofradia bildu eta iritzia emanen luke". Antza, estatutuetan generoari buruzko ezer ez da aipatzen.