Jubilatuen bazkaria

Guaixe 2010eko martxoaren 18a

Biharkoan jubilatu elkartean bazkaria izanen da. 50 bat pertsona bilduko dira mahaiaren inguruan. Urtean halako beste hiru bazkari egiten dituzte. Azaroan kopuru bera biltzen da eta San Joan egunean eta abenduaren 3an egiten diren bazkarietan, berriz, herriko jubilatu guztiak biltzen dira. Bestalde, asteburuan, bakaikuarrek bi norabide hartu dute. Batzuk, Xabierreko bidea hartu zuten. Autotan edo Etxarritik antolatutako autobusean egin zuten bidea. Beste batzuk, berriz, gazte asanbladaren eta elkartearen eskaintza onartu eta Hernaniko Itsasburu sagardotegira joan ziren bazkaltzera.